Con Patxi Koop disfruta toda la variedad de las cervezas LA SALVE Gozatu La Salve garagardo-mota guztiez, Patxi Koop-ekin

2019-10-22T14:49:58+00:00 22 de octubre de 2019 · 2019/10/22 |
Traducción / Itzulpena

Ez ziren heldu, birjaio egin ziren. Bilboren historiaren parte bat ziren, eta, duela urte batzuetatik, haren orainaren eta etorkizunaren parte ere badira. La Salve garagardoez ari gara, noski. Beti egon dira Patxi Koop-en katalogoan, eta aurten zenbait sari lortu dituzte World Beer Awards-etan: urrezko bi domina eta zilarrezko domina bat barietate berrientzat.

Birsortu eta urte batzuk geroago, LA SALVE lehen garagardogilea da Euskadin salmentetan. Arabako 0 kilometroko garagarrez egiten ditu garagardo guztiak, eta fabrika propio bat du Bilbon. LA SALVEren garagardo bikainei buruz hitz egin nahi dizugu gaur, guzti-guztiak ezagutu ditzazun.

LA SALVEren barietate guztiak

LA SALVE Original

Golden Ale motako garagardo hau LA SALVEren katalogoan sartu zen lehenengoa izan zen. Gozoa eta fruta-usainekoa da, eta bukaera zitriko harrigarria du. Graduazio txikiko garagardoa da, ezin hobea aperitiboan hartzeko. Fruitu lehorrekin, pintxoekin eta, oro har, aperitiboekin uztartzen da ondo.

LA SALVE Lager Auténtica

Lager motako garagardo hori honek urre-kolore bizia du, eta ezin hobea da edozein unetan hartzeko. Freskagarria da, gorputza du eta apar bikaina sortzen du. Ahoan, azken ukitua mingots samarra da eta atsegina. Edozer janari-motarekin edan daiteke.

LA SALVE Munich

Garagardo orekatua, kobre-kolorekoa, nahastezina. LA SALVE Munich garagardoan nagusi dira karamelu-usaina eta malta- eta iltze-zaporea. Oso egokia da haragiekin eta gaztekin batera hartzeko. Predominan el olor a caramelo y el sabor a malta y clavo.

LA SALVE Txirene: American Pale Ale 

Bilboko argotean, «txirene» hitzak barregarria, bromazalea edo xelebrea esan nahi du. LA SALVEk izen horrekin bataiatu duen garagardoa guztiz aproposa da lupuluari lotutako sentsazio berriak gogoko dituztenentzat eta zapore ahaztezineko garagardoa dastatzeko gogoa dutenentzat. Mendekotasun sortzaile ukitua omen duela diote, lupuluak berezkoak dituen olio naturalen ondorioz. Olio horiek dry hopping deritzon teknikaren bidez tratatzen dira, eta batzuen arabera horiek eragin afrodisiakoa dute eta beste batzuen arabera eragin analgesikoa edo lasaigarria.

LA SALVE Sirimiri: German Ale

LA SALVE Sirimiri garagardoa garbia eta freskagarria da, trago naturalekoa, eta zapore ona du eguneko edozein ordutan eta edozein pintxo-motarekin hartuta. Estilo guztiz tradizionalaren arabera eginda dago, Alemaniako lupulu nobleak eta Arabako garagarra erabiliz. Ale motako garagardo hau tenperatura txikian hartzitzen da, eta gero upategian gordetzen da, argitu dadin.

LA SALVE Botxo: Orange Wheat Beer

Botxo izenekoa garizko garagardo-mota bat da. Belgikako estilo tradizionalaren arabera eginda dago, ez dago iragazita, erraz edaten da, alkohol gutxikoa da eta gorputz arina du. Laranja mingotsaren eta laranja gozoaren azalez, martorri-haziez eta Arabako garagarrez infusionatuta dago. Haren ukitu zitrikoei eta ahoan duen leuntasunari esker, ezin hobea da itsasoko produktu arinekin batera hartzeko. Era berean, ondo uztartzen da postre zitrikoekin edo belarrez ondutako gaztekin, adibidez.

Sirimiri, Botxo eta Txirene «garagardoen oskarretan» saridun

LA SALVEk zenbait sari lortu ditu aurten bere garagardo berrien kalitateagatik. Zehazki, urrezko bi domina eta zilarrezko domina bat lortu ditu World Beer Awards sarietan. Garagardoen arloko saririk garrantzitsuenetakoak dira horiek. Estatuko 12 garagardok bakarrik lortu dute antzeko sari bat, eta LA SALVE izan da Euskadin lortu duen bakarra.

LA SALVE Txirene (91 puntu) eta LA SALVE Botxo (90 puntu) izan dira urrezko dominak lortu dituzten garagardoak, eta LA SALVE Sirimiri (89 puntu), berriz, zilarrezko domina lortu duena. Hiru garagardook Luis Cachon maisuak egin ditu, LA SALVEk Bilbon duen fabrikan, Arabako 0 kilometroko garagarra erabiliz, jakina.

 

No nacieron, despertaron. Eran parte de la historia de Bilbao y desde hace unos años forman parte de su presente y de su futuro. Hablamos, por supuesto, de las cervezas LA SALVE, que siempre han formado parte del catálogo de Patxi Koop y que este año han conseguido un importante reconocimiento, 2 Oros y 1 Plata para sus cervezas elaboradas en Bilbao en los World Beer Awards.

Pocos años después de su resurgir, LA SALVE es la única cervecera de gran volumen de Euskadi, elabora todas sus cervezas con cebada alavesa de Km0 y cuenta con una fábrica propia en Bilbao. Hoy queremos hablarte de sus magníficas cervezas, para que no te pierdas ni una.

Todas las variedades LA SALVE

LA SALVE Original

Esta cerveza Golden Ale fue la primera en incorporarse al catálogo de LA SALVE. Es dulce, afrutada y con sorprendente final cítrico. Se trata de una cerveza de baja graduación y es ideal como aperitivo. Marida con frutos secos, tapas y aperitivos en general.

LA SALVE Lager Auténtica

Esta cerveza rubia tipo Lager tiene un color dorado intenso y es ideal para tomar en cualquier momento. Es refrescante, tiene cuerpo y una crema excelente y acaba en boca con un toque final ligeramente amargo y delicioso. Resulta ideal para acompañar cualquier tipo de comida

LA SALVE Munich

Una cerveza equilibrada, de color cobrizo, inconfundible. En LA SALVE Munich predominan el olor a caramelo y el sabor a malta y clavo y es perfecta para acompañar carnes y quesos.

LA SALVE Txirene: American Pale Ale 

En el argot bilbaino ‘txirene’ significa chistoso, gracioso, bromista o excéntrico. LA SALVE ha dado este calificativo a una cerveza ideal para quienes aprecien nuevas sensaciones asociadas al lúpulo y tengan ganas de probar una cerveza con un sabor difícil de olvidar. Dicen que tiene un toque adictivo, debido a los aceites naturales propios del lúpulo que se tratan con la técnica de dry hopping y que le confieren un efecto que algunos denominan afrodisíaco y otros analgésico o sedante.

LA SALVE Sirimiri: German Ale

LA SALVE Sirimiri es una cerveza limpia y refrescante, de trago natural que sabe bien a cualquier hora del día y con cualquier tipo de pintxo. Elaborada al más puro estilo tradicional, con lúpulos nobles alemanes y 100% cebada de Álava. Esta cerveza estilo ale se fermenta a baja temperatura y se guarda en bodega para clarificar.

LA SALVE Botxo: Orange Wheat Beer

Botxo es una variedad de cerveza de trigo basada en un estilo tradicional belga, sin filtrar, fácil de beber, de bajo grado alcohólico y cuerpo ligero. Está infusionada con cáscara de naranja amarga y cáscara de naranja dulce, semillas de cilantro y cebada de Álava. Sus notas cítricas y su suavidad en boca la hacen ideal para combinar con productos del mar ligeros. Encaja también con postres cítricos o quesos especiados con hierbas, por ejemplo.

Sirimiri, Botxo y Txirene premiadas en los “Oscars de la cerveza”

Este año LA SALVE ha visto reconocida la calidad de sus nuevas cervezas con 2 Oros y 1 Plata en los World Beer Awards, uno de los reconocimientos más importantes del mundo de la cerveza. Solo 12 cerveceras del Estado han logrado un reconocimiento parecido y LA SALVE es la única de Euskadi en conseguirlo.

Las cervezas de LA SALVE premiadas con Oros han sido LA SALVE Txirene (91 puntos) y LA SALVE Botxo (90 puntos) mientras que LA SALVE Sirimiri ha obtenido una Plata (89 puntos). Las tres han sido elaboradas por el maestro cervecero Luis Cachón en la fábrica LA SALVE de Bilbao, por supuesto, con cebada de Álava de Km0.