Descubre con Patxi Koop la original gama de cervezas Nómada Ezagutu Nómada garagardo-sorta originala Patxi Koop-en eskutik

2019-10-07T16:55:53+00:00 7 de octubre de 2019 · 2019/10/07 |
Traducción / Itzulpena

En Patxi Koop tenemos un catálogo de más de 3.000 productos que cubre todo lo que puede necesitar un negocio de hostelería y que incluye todo el catálogo de cervezas de Mahou, marca de la que somos distribuidores oficiales desde 1993. 

Hoy queremos hablarte, precisamente, de una de las últimas incorporaciones al catálogo de Mahou-San Miguel y sin duda de las más originales, las Cervezas Nómada. ¿Las conoces? Te presentamos sus 8 variedades. 

Estas son las 8 variedades Nómada

Tzatziki: Una cerveza basada en la famosa salsa griega del mismo nombre. Un estallido de frescor en la boca que combina el sabor de la menta y del pepino, con un añadido de lactosa que le da cuerpo y presencia. Ideal para combinar con comidas picantes y especiadas, con carnes nobles como el cordero y platos de cereales como el tabulé. 

Raw Carrot: Cerveza ácida, mineral y salina que llena el paladar de notas minerales de zanahoria. Al igual que tzatziki se trata de un nuevo concepto de cerveza en crudo que se salta el proceso de ebullición pasando directamente del macerado a la fermentación. 

Passiflora: ¿Te gusta el sabor del maracuyá? Entonces te encantará esta cerveza ligera, ácida y afrutada que toma su nombre de la flor de esta fruta de la pasión. Pruébala con un asado de buey con patatas, con una anguila ahumada o con una ensalada de quinoa y verás que es el champagne de las cervezas. 

Hanami: En Japón denominan Hanami a la época del año en que florecen los cerezos y los parques se llenan de gente. Nómada ha puesto su nombre a una lager densa, turbia y con una explosión de flores, cítricos y especias. Ideal para tomarla con un pavo al horno, un risotto cremoso o una dorada a la naranja 

Revontulet: En finés revontulet significa aurora boreal, “fuego del zorro” literalmente. Nómada ha puesto su nombre a una cerveza ácida con frambuesa que acompaña muy bien a todo tipo de platos, dulces y salados, como verduras, escabeches, encurtidos, carnes nobles, tubérculos y chocolate.

Petricor: Se llama petricor al aroma de la primera lluvia tras una larga sequía y la cerveza que lleva su nombre es ligera, fresca y balanceada. Además de acompañar estupendamente al queso, las aves y el picante va fenomenal con mariscos y pescados. 

Marabunta: Cervea Double Indian Pale, extremadamente lupulizada, rubia, aromática y muy amarga. Va genial con comida picante, como los tacos; con unas buenas costillas de cerdo o con platos de carne de ave como el magret. También acompaña fenomenal al queso, especialemnte si es ahumado. 

Royal Porter: Cerveza maltosa, oscura y amable. De textura cremosa y aterciopelada con sabores a cacao y a regaliz. Ideal para tomarla con platos grasos como el magret de pato, con verduras a la parrilla, chocolate y queso. 

Patxi Koop-en 3.000 produktutik gorako katalogoa dugu, ostalaritzako negozio batek behar duen guztiarekin. Horren barruan dago Mahou garagardoen katalogoa ere, 1993tik markaren banatzaile ofizialak baikara. 

Mahouren katalogora batu den azken produktuetako bat ekarri nahi dugu gaur hona, originalenetako bat ere badelako: Nómada garagardoak. Ezagutzen al duzu? Nómada garagardoen 8 motak aurkeztuko dizkizugu. 

Hauek dira Nómada garagardoen 8 motak:

Tzatziki: Izen bereko Greziako saltsa ospetsuan oinarritutako garagardoa. Freskotasun-eztanda eragiten du ahoan, mendaren eta luzokerraren zaporeak uztartuta, eta laktosa-gehigarriak gorputza eta sendotasuna ematen dizkio. Bikaina da jaki minekin eta espeziadunekin hartzeko, baita arkume-haragiarekin eta bestelako okela nobleekin ere, eta zerealekin prestatutako jakiekin, tabulearekin, esaterako. 

Raw Carrot: Garagardo garratza, minerala eta gazia da, azenario-ukitu mineralez betetzen du ahosabaia. Tzatziki motakoa bezala, hau ere irakite-prozesua saihestu eta zuzenean beratzetik hartzidurara igarotzen den garagardo gordinaren kontzeptu berria da. 

Passiflora: Atsegin duzu marakuiaren zaporea? Orduan izugarri gustatuko zaizu garagardo arin, garratz eta fruta-zaporeko hau, pasio-frutaren lorearen izena duena. Dasta ezazu idi-haragi erre eta patatekin, aingira ketuarekin edo kinoa entsaladarekin, eta ikusiko duzu garagardoen xanpaina dela. 

Hanami: Gereziondoak loratu eta parkeak jendez betetzen diren garaiari Hanami esaten diote Japonian. Nómadak izen hori jarri dio lager-garagardo lodi eta arre honi, loreen, zitrikoen eta espezien zapore-eztanda duen honi. Bikaina labean erretako indioilarrarekin jateko, edo risotto krematsuarekin, edo laranja-saltsan prestatutako urraburuarekin. 

Revontulet: Finlandieraz, revontulet hitzak aurora boreal esan nahi du, literalki «azeriaren sua». Nómadak izen hori eman dion garagardoa garratza da, masusta-zaporekoa, eta oso egokia da era guztietako jakiekin hartzeko, gozoekin zein gaziekin, barazkiekin, eskabetxeekin, ozpinetakoekin, haragi nobleekin, tuberkuluekin eta txokolatearekin.

Petricor: Lehorte luze baten ondoren euriak uzten duen lurrinari esaten zaio petricor. Izen hori duen garagardoa arina, freskoa eta orekatua da. Aproposa da gaztarekin eta hegaztiekin hartzeko, eta haren zapore mina primeran dator itsaskiekin eta arrainekin. 

Marabunta: Double Indian Pale garagardoa, oso lupulizatua, horia, lurrintsua eta oso mikatza. Primeran uztartzen da jaki minekin, takoekin, esaterako; eta txerri-saiheskiekin edo hegazti-haragiarekin ere, magretarekin, adibidez. Era berean, gustura hartzen da gaztarekin, batez ere ketuekin. 

Royal Porter: Garagardo maltatsua, iluna eta atsegina. Testura krematsu eta leunekoa, kakaoaren eta erregalizaren zaporeak ditu. Ezin hobea jaki koipetsuekin hartzeko, hala nola ahate-magretarekin, parrilan erretako barazkiekin, txokolatearekin eta gaztarekin.