Descubre Founders una de las cervezas artesanales más premiadas en Estados Unidos Deskubritu Founders, AEBko garagardo artisau sarituenetakoa

2019-10-03T11:58:43+00:00 3 de octubre de 2019 · 2019/10/03 |
Traducción / Itzulpena

¿Te gusta la cerveza? Y con eso queremos decir, ¿te gusta realmente la cerveza? Nos referimos a la cerveza con cuerpo y con sabor, no apta para la mayoría, pero ideal para quienes aprecian toda su complejidad. Si es así suponemos que ya conoces Founders, una craft norteamericana creada en Michigan que llegó hace varios años a España de la mano de Mahou San Miguel y que puedes encontrar en el catálogo de Patxi Koop.

El sueño de dos emprendedores

Con ese nombre, quizá te preguntes quiénes son los fundadores de Founders. La respuesta es que se trata de Mike Stevens y Dave Engbers, dos emprendedores de Grands Rapids (Michigan) que dejaron su trabajo para sacar adelante el sueño de tener su propia fábrica de cerveza. Como ellos mismos cuentan no fue sencillo y a punto estuvieron de declararse en bancarrota hastas que se dieron cuenta que la mejor manera de tener éxito era hacer las cervezas que a ellos les entusiasmaban: complejas con mucho sabor, aroma y cuerpo.

Gracias a esa decisión se han convertido en una marca referencial en todo el mundo y han llegado incluso a tener su propio festival de música, que se ha celebrado en distintas ciudades del mundo, incluida Madrid.

Para los muy cerveceros

Founders tiene cervezas para todo el año, de temporada y envejecidas en barrica, además de series limitadas y series especiales. Se trata en su mayoría de cervezas lager de todo tipo de variedades: ales, stouts o porters, cuya elaboración sorprende por el uso de ingredientes como el chocolate, el café, la canela, los frutos rojos, la avena o la melaza, y la utilización de técnicas como la fermentación en barricas de roble. Todas están pensadas, como decíamos, para los muy cerveceros, personas que disfrutan de sabores intensos y complejos.

Premiada internacionalmente

La calidad de Founders le ha hecho merecedora de prestigiosos premios internacionales, como la medalla de oro del Brussels Beer Challenge, la WOrld Beer Cup, en la European Beer Star y la WorldBeer Cup. Además, ha sido elegida mejor cerveza artesanal por los expertos de la web TheDailyMeal y figura entre las mejor valoradas en todo el mundo por los lectores de webs tan prestigiosas como RateBeer y BeerAdvocate.

Garagardoa gustatzen? Eta horrekin hauxe galdetu nahi dugu: benetan gustatzen zaizu garagardoa? Gorputza eta zaporea dauzkan garagardoaz ari gara, gehiengoarentzat egokia izan ez arren ezinhobea dena garagardoaren konplexutasun guztia baloratzen dutenentzat. Hala bada, dagoeneko ezagutuko duzu Founders, AEBko craft motako garagardoa, Michiganen sortua, eta duela urte batzuk iritsi zena Espainiara, Mahou San Miguelen eskutik. Eskura duzu Patxi Koop katalogoan.

Bi ekintzaileren ametsa

Garagardoaren izena ikusita, Foundersen fundatzaileak nor ote diren jakin nahiko duzu. Mike Stevens eta Dave Engbers da haien izena, eta beren garagardo-fabrika izateko ametsari heltzeko, ordura arteko lana utzi zuten Grands Rapidseko (Michiganeko) bi ekintzaile dira. Haiek berek azaltzen dutenez, ez zen batere erraza izan eta enpresa porrot egiteko zorian egon zen, konturatu ziren arte gehien maite zituzten garagardoak egitea zela arrakasta lortzeko bidea, zapore, aroma eta gorputz sendoko garagardoak, alegia.

Erabaki hari esker, mundu osoko erreferentziazko marka bihurtu da Founders, eta beren musika-jaialdia eta guzti daukate. Munduko hainbat hiritan antolatu dute jaialdia, tartean Madrilen.

Garagardo-zale porrokatuentzat

Foundersek urte osorako garagardoak dauzka (sasoikoak eta upelean onduak), bai eta serie mugatuak eta bereziak ere. Foundersen garagardo gehienak lager motakoak dira: ale, stout eta porter barietatekoak. Horiek egiteko txokolatea, kafea, kanela, fruitu gorriak, oloa eta melaza erabiltzen dituzte, besteak beste, eta haritzezko upeletan uzten dituzte hartzitzen. Garagardo-zale porrokatuentzat daude pentsatuta denak, zapore bizi eta konplexuak maite dituztenentzat.

Sari ugari nazioartean

Bere kalitateari esker nazioarteko sari ospetsu ugari jaso ditu Founders garagardoak, hala nola Brussels Beer Challengeko urrezko domina, WOrld Beer Cup saria eta European Beer Star izarra. Era berean, garagardo artisaurik onena izendatu dute The Daily Meal webguneko adituek, eta Rate Beer eta Beer Advocate webguneetako irakurleek gehien baloratutako garagardoen artean dago.