Kaiku, una marca histórica en el catálogo de Patxi Koop Kaiku, marka historikoa Patxi Koop-en katalogoan

2019-11-26T11:24:40+00:00 26 de noviembre de 2019 · 2019/11/26 |
Traducción / Itzulpena

En la década de los 50, un cambio legislativo permitió que los municipios de más de 25.000 habitantes pudieran formar sus propias cooperativas lecheras. Así se crearon tres empresas históricas: Copeleche, en Iruñea, Beyena en Bilbao y Gurelesa, en Donostia. Y así comenzó la historia de Kaiku, una marca que no podía faltar en el catálogo de Patxi Koop y que ha apostado por la innovación sin abandonar ni sus orígenes ni su producto más señero: la leche.

Un objeto tradicional convertido en una marca puntera

La palabra kaiku proviene del latín caucus y en Euskal Herria ha tenido varios significados. Un kaiku puede ser una chaqueta de lana típicamente vasca, sin cuellos, con bolsillo frontal y coderas pero también hace referencia al recipiente con el que se solía recoger la leche y preparar la cuajada o el queso: una jarrita de cuerpo icónico e inclinado, con pico vertedero largo y con una gran asa labrada en la misma pieza.

Aunque su uso está ligado al pasado, la marca que lleva su nombre ha conseguido llegar hasta nosotros, tras una larga historia de 60 años asociada a las cooperativas lácteas del país. Hoy día, Kaiku recoge el 70% de toda la leche que se produce en Euskal Herria y la traslada a su planta de Urnieta para que llegue en las mejores condiciones a clientes como Patxi Koop.

Kaiku cuenta con 400 explotaciones propias y una cabaña ganadera de 41.000 vacas que producen 170 millones de leche al año.

Los productos Kaiku en Patxi Koop

Por supuesto, la clientela de Patxi Koop puede disfrutar de toda la variedad de leche Kaiku. No solo la entera, con el sabor de siempre, la semidesnatada y la desnatada, con la mitad de calorías; sino la especial para hostelería y la crema Kaiku, para quienes quieren disfrutar de su café con el sabor único y delicioso de Gurea, la leche fresca sin pasteurizar de Kaiku.

Además, nuestro catálogo, de más de 3.000 referencias de alimentación, bebidas y utensilios para hostelería incluye deliciosos batidos Kaiku de chocolate y de vainilla. Si no los has probado te invitamos a que lo hagas ya: tienen la garantía de calidad de una empresa de más de 6 décadas de historia y un sabor delicioso.

1950eko hamarkadan egindako lege-aldaketa bati esker, 25.000 biztanle baino gehiagoko herriek esne-kooperatibak sortzeko aukera bereganatu zuten. Horrela sortu ziren hiru enpresa historiko hauek: Copeleche, Iruñean; Beyena, Bilbon, eta Gurelesa, Donostian. Eta horrela hasi zen Kaikuren historia. Patxi Koop-en katalogoan ezinbestean egon behar zuen marka horrek, hasiera-hasieratik berrikuntzaren alde egin baitu, bere jatorria eta bere produktu nagusia (esnea) alde batera utzi gabe.

Tresna tradizional bat punta-puntako marka bihurtua

Kaiku hitza latinezko caucus-etik dator, eta Euskal Herrian zenbait adiera izan ditu. Alde batetik, artilezko euskal jaka bat izan daiteke, leporik gabea eta aurreko poltsikoa eta ukondoak dituena. Beste aldetik, esnea jaso eta mamia edo gazta egiteko erabili ohi zen ontzia ere izan daiteke; kono-formako pitxartxo bat zen; gorputz makurtua zuen, isurtze-aho luzea, eta pieza berean landutako helduleku handia.

Tresna horien erabilera iraganeko kontua bada ere, izen bereko markak orain arte iraun du, herrialdeko esne-kooperatibei lotutako 60 urteko historia luzearen ostean. Gaur egun, Euskal Herrian ekoizten den esnearen % 70 biltzen du Kaikuk. Esne hori Urnietako lantegira eramaten du, bere bezeroengana egoera ezin hobean iristeko. Patxi Koop da bezero horietako bat.

Kaikuk 400 ustiategi propio eta 41.000 behi ditu, eta urtean guztira 170 milioi litro esne ekoizten ditu.

Patxi Koop-eko Kaiku produktuak

Patxi Koop-eko bezeroek Kaiku esnearen barietate guztiak dituzte eskura, jakina: betiko zaporea duen esne osoa, esne erdigaingabetua eta kalorien erdia duen esne gaingabetua ez ezik, ostalaritzarako esne berezia eta Kaiku krema ere bai, baita pasteurizatu gabeko Gurea esne freskoa ere, kafearekin nahasita haren zapore paregabe eta ezin gozoagoaz gozatu nahi dutenentzat.

Horrez gain, elikagaiz, edariz eta ostalaritzarako tresnaz osatutako 3.000 erreferentzia baino gehiagoko katalogoan baditugu txokolatezko eta banillazko Kaiku irabiatu gozo-gozoak ere. Dastatu ez badituzu, lehenbailehen dastatzera gonbidatzen zaitugu: 6 hamarkadatik gorako historiaren kalitate-bermea dute, eta zaporea zoragarria.