10 datos que no conocías de la Coca-Cola Coca-Colari buruz ezagutzen ez zenituen 10 datu

2019-12-11T10:48:34+00:00 11 de diciembre de 2019 · 2019/12/11 |
Traducción / Itzulpena

Es uno de los refrescos más famosos del mundo y una de las marcas comerciales más valiosas que existen. Forma parte del catálogo de más de 3.000 referencias Patxi Koop y hoy queremos contarte 10 curiosidades sobre esta marca universal que nació hace más de 130 años.

1 En el mercado desde 1886. Dicen que la Coca Cola nació cuando un farmacéutico llamado John Stith Pemberton, desarrolló una bebida gaseosa con planta de coca. Pemberton había recibido una herida de sable en la Guerra de Secesión a raíz de la cual había desarrollado una adicción a la morfina que confiaba en aliviar con esta nueva bebida que comenzó a desarrollar con el nombre de Pemberton’s French Wine Coca.

2 La forma de la botella se basa en una semilla de cacao. La botella tradicional llamada “contour” se creó en 1915 y su diseño se basa en la forma de una semilla de cacao: ovalada y alargada.

3 En 1985 llegó al espacio exterior. Una lata especialmente diseñada para entrar en órbita tuvo el honor de ser la primera bebida carbonatada que la especie humana probaba fuera de la órbita terrestre. Los astronautas del transbordador espacial Challenge probaron una Coca-Cola en 1985 y sus compañeros del transbordador espacial Discovery repitieron el hito en 1995 con una Coca-Cola light.

4 Una de cada tres personas tomará hoy una Coca-Cola. Se trata de uno de los productos más conocidos del mundo. Alrededor del 94% de la población del planeta dice reconocer la marca.

5 “Al mundo entero quiero dar…” En los años 70, Coca-Cola lanzó una campaña de márketing con el slogan “A todo el mundo quiero dar”. Fue un éxito inmediato. Miles de personas pedían a las emisoras de radio y televisión para que pusieran la canción y la versión que grabó el grupo New Seekers vendió casi un millón de copias y fue número 1 durante 4 semanas en el Reino Unido.

6 Sensación de vivir. A finales de los 80, Coca-Cola lanzó otra campaña mítica con la canción “Sensación de vivir”, un éxito para la marca que ha vuelto a poner de moda durante el verano de 2019.

7 Una empresa con sede en Atlanta y socios en todo el mundo. Coca-Cola Company, una empresa con sede en Atlanta (Georgia, Estados Unidos), es dueña de la marca Coca-Cola que elabora y distribuye los concentrados y se encarga del márketing, mientras que sus más de 250 socios que tiene en todo el mundo embotellan, empaquetan y distribuyen el producto.

8 Todo tipo de celebridades la han apoyado. Elvis Presley, Diego Armando Maradona, Luis Miguel, Christina Aguilera, Jon Bon Jovi y Taylor Swift, entre otros. Pero la primera persona famosa que trabajó haciendo publicidad para la marca fue la cantante de ópera Hilda Clark, que se convirtió en portavoz de Coca-Cola y apareció en gran parte de la publicidad de la compañía desde 1899 hasta 1903, desde bandejas para servir hasta relojes y naipes.

9 Icono artístico. En 1943 Salvador Dalí pintó una botella de Coca-Cola en su cuadro “La poesía de América” pero no es el único artista que ha utilizado esta icónica botella en sus cuadros. Andy Warhol y Robert Rauschenberg también se inspiraron en la Coca-Cola para su trabajo artístico.

10 ¿Sabes que el kalimotxo se inventó en Algorta? Eso dice la leyenda, que atribuye este desarrollo vasco basado en la Coca-Cola al grupo “Antzarrak” que, presuntamente, llamó así a una mezcla de vino y Coca-Cola por dos miembros de la cuadrilla que se llamaban Calimero y Motxo. Cuentan que ocurrió en 1973 y que la razón de la mezcla era aprovechar un vino tinto que estaba picado.

Munduko freskagarririk ospetsuenetako bat eta markarik baliotsuenetako bat da. Patxi Koop-en katalogoko 3.000 erreferentzien artean dago, jakina. Gaur 10 bitxitasun kontatu nahi dizkizuegu, duela 130 urte baino gehiago sortu zen marka unibertsal horri buruz.

1 1886az geroztik dago merkatuan. Koka-landarean oinarritutako edari gasdun bat asmatu zuen John Stith Pemberton izeneko farmazialari batek. Horrela jaio omen zen Coca-Cola. AEBko Sezesio Gerran egindako sable-zauri bat zuen Pembertonek. Hori dela eta, morfinarekiko adikzioa hartu zuen, eta, edari berriari esker, mendekotasun hura arintzea espero zuen. Pemberton’s French Wine Coca izena jarri zion edariari.

2 Kakao-haziaren itxuran oinarrituta dago botila. Coca-Colaren botila tradizionalak «contour» du izena. 1915ean asmatu zen, eta bere diseinuak kakao-haziaren forma gogorarazten du: obala eta luzanga.

3 1985ean, kanpoaldeko espaziora heldu zen. Orbitan sartzeko berariaz diseinatutako lata bat izan zen gizakiak lurraren orbitan jarri zuen lehen edari karbonatatua. Horrela, Challenger espazio-transbordadoreko astronautek Coca-Cola edan zuten 1985ean. Geroago, 1995ean, Discovery espazio-transbordadorekoek gauza bera egin zuten, Coca-Cola light bat edan baitzuten.

4 Hiru pertsonatik batek Coca-Cola hartuko du gaur. Munduko produkturik ezagunenetako bat da. Planetako biztanleen % 94k esaten du marka ezagutzen duela.

5 «I’d Like to Teach the World to Sing…». 1970eko hamarkadan, «I’d Like to Teach the World to Sing» mezua zuen marketin-kanpaina plazaratu zuen Coca-Colak. Berehalako arrakasta lortu zuen. Milaka lagunek eskatu ohi zieten irrati- eta telebista-kateei abesti hura jartzeko. New Steekers taldeak grabaturiko bertsioak ia milioi bat kopia saldu zituen, eta Erresuma Batuan zerrendako 1. postuan izan zen 4 astez.

6 «Sensación de vivir». 1980ko hamarkadaren bukaeran, beste kanpaina mitiko bat plazaratu zuen Coca-Colak: «Sensación de vivir». Hura ere guztiz arrakastatsua izan zen. Hori dela eta, berriz ere jarri zuen modan 2019ko udan.

7 Konpainiak Atlantan du egoitza eta mundu osoan bazkideak. Atlantan (Georgia, Estatu Batuak) egoitza duen Coca-Cola Company da markaren jabea. Berak egin eta banatzen du produktu kontzentratua, eta marketinaz arduratzen da. Mundu zabalean dituen 250etik gora bazkideek, berriz, produktua botilatu, ontziratu eta banatu egiten dute.

8 Jende ospetsu askok babestu dute Coca-Cola. Elvis Presleyk, Diego Armando Maradonak, Luis Miguelek, Christina Aguilerak, Jon Bon Jovik eta Taylor Swiftek, besteak beste. Baina Hilda Clark opera-kantaria izan zen markarentzat publizitatea eginez lan egin zuen lehen pertsona. Berak jarri zion ahotsa Coca-Colari, eta konpainiak 1899tik 1903ra bitartean egindako publizitatean agertu zen, hala nola markaren izena zuten erretiluetan, erlojuetan, kartetan…

9 Ikono artistikoa. 1943an, Salvador Dalik Coca-Cola botila bat pintatu zuen «La poesía de América» koadroan. Baina Dali ez da botila ikoniko hori bere koadroetan erabili duen artista bakarra. Andy Warhol-ek eta Robert Rauschenberg-ek ere Coca-Cola izan zuten inspirazio-iturri euren arte-lanetan.

10 Badakizu kalimotxoa Algortan asmatu zela? Horixe dio kondairak, behintzat: Coca-Colan oinarritutako euskal konbinatu horren asmatzailea «Antzarrak» izeneko taldea izan omen zen. Taldeko bi kidek, Kalimero eta Motxo ezizenekoek, ardoa eta Coca-Cola nahastu omen zuten eta izen hori jarri zioten edariari. Pasadizo hura 1973an gertatu zen, eta bi edariak nahastearen arrazoia pixka bat pikatuta zegoen ardoa alferrik ez galtzea izan omen zen.