Gracias desde Patxi Koop por un gran año Patxi Koop-etik, eskerrik asko, urte ezin hobea izan da eta

2019-12-30T13:19:44+00:00 30 de diciembre de 2019 · 2019/12/30 |
Traducción / Itzulpena

2019 ha sido un gran año. 

En Patxi Koop estamos muy felices del resultado y de la confianza que nuestra clientela ha depositado en nuestra cooperativa que, sin duda, es lo más importante para que sigamos siendo líderes en el sector de la hostelería de Bizkaia. Para seguir marcando hitos en comunicación, medio ambiente, calidad y atención al cliente.

Inmejorables calificaciones de nuestra clientela

El 100% de esa clientela es la que este año nos ha dicho que recomendaría nuestra cooperativa a una tercera empresa. Lo han hecho en la primera encuesta online que hemos realizado en Patxi Koop y que nos ha servido para saber que el 98% se siente a gusto o muy a gusto con nuestros servicios. También nos ha valido para recoger algunas opiniones que, a día de hoy, todavía nos siguen sonrojando. Nos habéis dicho cosas muy bonitas este año. Os damos las gracias, de verdad. 

Visitas a nuestra sede y nuevo sistema de distribución en frío

Hemos recibido en nuestra sede de Derio la visita de innumerables hosteleros y proveedores con quienes hemos podido compartir los últimos desarrollos de nuestras instalaciones, nuestro almacén ampliado, donde ahora caben 1000 palés más, y la amplia sala de almacenamiento refrigerado donde los productos que lo requieren se conserven aún mejor. 

Gracias a esta sala hemos podido establecer un sistema de distribución en frío único en el Estado para que cervezas como las de LA SALVE lleguen a los consumidores y consumidoras en las mejores condiciones: directamente desde la fábrica. 

Nuevo sistema de organización en el almacén permite que la plantilla ahorre tiempo

Además, a finales de año hemos puesto en marcha un nuevo sistema de organización en el almacén que hace que los pedidos se monten de forma más escalonada, lo que redunda en una mejor calidad de vida para nuestras compañeras y compañeros y un servicio más preciso. En breve os hablaremos de él en profundidad, porque estamos felices de cómo ha cambiado nuestro trabajo.

Seguimos ampliando la flota eléctrica

Seguimos avanzando hacia una flota de vehículos eléctricos, que ya cuenta con cinco Nissan Leaf y un Smart. Este año hemos incorporado nuestra propia zona de carga para este tipo de vehículos y, además, nos hemos incorporado a la Red Innovabide del Gobierno Vasco, que trabaja para que las empresas se impliquen en la seguridad vial de toda la ciudadanía. Tres camiones nuevos recorren Bizkaia sirviendo nuestros más de 3000 productos referenciados. 

Por supuesto hemos seguido con nuestro buscador de fiestas que cada año recoge unos 300 eventos que se celebran en toda Bizkaia, para que no te pierdas nada de lo que sucede a tu alrededor. 

Ya ves que no hemos parado. Y esperamos que en 2020 podamos volver a contarte grandes noticias. Hasta entonces solo podemos decir lo que más nos apetece decir. ¡Feliz año a todas y todos! 

2019a urte aparta izan da. 

Patxi Koop-en pozarren gaude lortutako emaitzekin eta bezeroek gure kooperatiban duten konfiantzagatik, horixe baita garrantzitsuena Bizkaian ostalaritzako sektoreko lider izaten jarraitzeko. Komunikazioan, ingurumenean, kalitatean eta bezeroaren arretan helburu berriak lortzen jarraitzeko.

Gure bezeroek kalifikazio bikaina jarri digute

Bezero horien % 100ak esan digu gure kooperatiba gomendatuko liokeela hirugarren enpresa bati. Patxi Koop-en egin dugun lehenengo online inkestaren bidez esan digute, eta hala jakin dugu % 98 gustura edo oso gustura dagoela gure zerbitzuekin. Egia esan, inkestan adierazi dituzuen iritzi batzuek txundituta utzi gaituzte. Gauza oso politak esan dizkiguzue aurten. Eskerrik asko, bene-benetan. 

Bisitak gure egoitzara eta hotzeko banaketa-sistema berria

Ostalari eta hornitzaile askok bisitatu gaituzte Derion dugun egoitzan. Haiei guztiei erakutsi dizkiegu geure instalazioetako azken berrikuntzak, hala nola geure biltegi handitua, non 1.000 palet gehiago sartzen baitira orain, eta biltegiratzeko gela hoztua, hala behar duten produktuak hobeto kontserbatzeko. 

Gela horri esker, Estatuan parekorik ez duen hotzeko banaketa-sistema finkatu ahal izan dugu, LA SALVE garagardoak baldintzarik onenetan iritsi daitezen bezeroengana: fabrikatik zuzenean. 

Biltegia antolatzeko sistema berria, plantillak denbora aurrezteko

Horrez gain, biltegia antolatzeko sistema berria jarri dugu martxan urte bukaeran. Horri esker, eskaerak mailakatuta metatzen dira, eta, horrela, gure lankideek lan-baldintza hobeak dituzte eta zerbitzu hobea ematen dute, Laster emango dizuegu sistema horren berri zehatza, poz-pozik baikaude gure lana nola aldatu den ikusita.

Flota elektrikoa handitzen jarraitzen dugu

Gure ibilgailu guztiak elektrikoak izateko bidean aurrera egiten jarraitzen dugu. Dagoeneko bost Nissan Leaf eta Smart bat ditugu. Aurten, mota horretako ibilgailuak kargatzeko gunea jarri dugu martxan, eta, gainera, bat egin dugu Eusko Jaurlaritzaren Innovabide Sarearekin, herritar guztien bide-segurtasunaren aldeko konpromisoa duten enpresen sarearekin. Hiru kamioi gehiago ibiltzen dira Bizkaian zehar, gure erreferentzietako 3.000 produktu baino gehiago zerbitzatzen. 

Jakina, eutsi egin diogu gure jaien bilatzaileari. Urtero, Bizkaian egiten diren 300 ekitaldi inguru biltzen ditu, inguruan geratzen denaren berri izan dezazun. 

Ikusten duzunez, ez gara gelditu. Eta 2020an ere albiste onak ematen jarraituko dugulakoan gaude. Ordura arte, hauxe bakarrik esan nahi dugu: Urte berri on guztioi!