KAS, recorrido de una marca histórica KAS: marka historiko baten ibilbidea

2019-12-05T13:19:57+00:00 5 de diciembre de 2019 · 2019/12/05 |
Traducción / Itzulpena

Hasta la década de los 90, cuando Pepsico se hizo con la propiedad de esta empresa de origen vasco, KAS compitió en el mercado español con marcas multinacionales como Schweppes o Coca-Cola. Un hito en la historia de las empresas de Euskal Herria y un motivo para revisar la historia de una marca que lleva en el nombre el apellido de la familia que la gestionó durante décadas.

Todo comenzó en Gasteiz, hace casi 140 años

En la década de 1870, Román Knörr Streiff, que acababa de llegar a Gasteiz huyendo de la guerra franco prusiana, contrajo matrimonio con Pilar Ortiz de Urbina y, gracias a la aportación económica de su mujer, pudo fundar una pequeña fábrica que, en 1920, heredó uno de sus 11 hijos, Román Knörr Ortiz de Urbina, y el responsable de crear, en 1927, la fábrica de gaseosas AS. Su gerencia fue muy breve: en 1928 falleció y la empresa pasó a manos de su viuda, Isabel Elorza Uzkudun, que se hizo cargo del negocio familiar con la ayuda de su madre y sus hijos mayores.

Década de los 50: llega el KAS naranja

Menos de una década después, la guerra civil interrumpió las ventas de la empresa que, durante los años 40, consiguió sobrevivir a pesar de las condiciones de escasez y racionamiento que caracterizaron la posguerra franquista. Y así llegó AS a uno de los hitos decisivos de su historia: el comienzo de la producción del refresco de naranja que se comercializó con el nombre KAS, sumando la letra del apellido familiar al nombre de la empresa.

Los 70, una década de expansión

Durante los años siguientes la empresa no dejó de crecer y se crearon nuevas embotelladoras en lugares como Gipuzkoa, Catalunya o Asturias. La familia Knörr desarrolló una estrategia de crecimiento y apertura de nuevas fábricas reteniendo el control accionarial y haciendo frente a la competencia de gigantes como Coca-Cola. En los años 70, KAS dejaba de ser una empresa familiar para constituirse como grupo empresarial con la ayuda financiera del Banco Industrial de Bilbao primero, el Banco de Bilbao después y del Banco Bilbao Vizcaya en los años posteriores.

Pepsico compra KAS 

En el año 1988 la familia Knörr Elorza cedió definitivamente el control accionarial del grupo y a comienzos de la década de los 90, pasó a formar parte de la multinacional Pepsico, una de las grandes marcas con las que esta empresa familiar había conseguido competir a pie de igualdad, un logro nada desdeñable que hemos querido conmemorar invitándote a conocer la la historia de este clásico de nuestro catálogo que siempre nos hace pensar que queremos más. ¿Y a ti?

Euskal jatorriko KAS marka lehian aritu zen Schweppes eta Coca-Cola multinazionalekin Espainiako merkatuan, harik eta, 1990eko hamarkadan, Pepsico konpainia enpresaz jabetu arte. KAS mugarri bat izan da Euskal Herriko enpresen historian, eta zenbait hamarkadatan kudeatu duen familiaren abizena darama izenean. Hori dela eta, bada nahikoa arrazoirik markaren historia berrikusteko.

Gasteizen hasi zen dena, duela ia 140 urte

1870eko hamarkadan, Roman Knörr Streif Frantziaren eta Prusiaren arteko gerratik ihesi Gasteizera iritsi zen, eta Pilar Ortiz de Urbinarekin ezkondu. Emaztearen ekarpen ekonomikoari esker, fabrika txiki bat sortu zuen. Geroago, 1920an, haien 11 seme-alabetako batek jaso zuen herentzian, Roman Knörr Ortiz de Urbinak. Berak sortu zuen, 1927an, AS izeneko gaseosa-fabrika. Oso denbora laburra eman zuen enpresaburu, ordea, 1928an hil baitzen. Ondorioz, Isabel Elorza Uzkudun alargunaren esku geratu zen enpresa. Berak hartu zuen negozioaren ardura, amak eta seme-alaba nagusiek lagunduta.

1950eko hamarkada: laranja zaporeko KASa

Hamarkada bat baino gutxiago igaro ondoren, gerra zibilak eten egin zituen enpresaren salmentak. Halere, 1940ko hamarkadan bizirik iraun zuen, gerra ondorengo frankismoaren garaian nagusi ziren urritasuna eta errazionamendua gorabehera. Eta horrela heldu zen AS bere historiako mugarri erabakigarrietako batera: laranja-freskagarri bat ekoizten hasi zen, eta KAS izenarekin merkaturatu zuen, familiaren abizenaren lehen letra enpresaren izenari erantsita.

1970eko hamarkada, hedapenaren hasiera

Ondorengo urteetan, etengabe hazi zen enpresa. Botilatzeko instalazio berriak sortu ziren Gipuzkoan, Katalunian eta Asturiasen. Knörr familiak hazteko eta fabrika berriak irekitzeko estrategia garatu zuen, akzioen kontrolari eutsiz eta Coca-Cola bezalako erraldoien lehiari aurre eginez. 1970eko hamarkadan, KASek familia-enpresa izateari utzi zion eta enpresa-talde bihurtu zen, hasieran Banco Industrial de Bilbaok, ondoren Banco de Bilbaok eta, azkenik, Banco Bilbao Vizcayak lagunduta.

Pepsicok KAS erosi du 

1988an, Knörr Elorza familiak taldearen akzioen kontrola utzi zuen behin betiko, eta, 1990eko hamarkadaren hasieran, Pepsico multinazionalaren esku geratu zen enpresa. Ordura arte, marka handi horrekin ere aurrez aurre lehiatu zen merkatuan Gasteizko familia-enpresa. Ez da lorpen makala hori, eta, horregatik, gure katalogoko klasiko horren historia ekarri nahi izan dugu lerro hauetara; izan ere, guk beti nahi izaten dugu gehiago. Eta zuk?