¿Quieres conocer las novedades de Patxi Koop para 2020? Ezagutu nahi dituzu Patxi Koop-en 2020rako berritasunak?

2020-01-08T17:00:47+00:00 7 de enero de 2020 · 2020/01/07 |
Traducción / Itzulpena

Hace una semana te contamos que 2019 había sido un año estupendo en Patxi Koop. Establecimos un sistema de distribución de cerveza en frío pionero en el Estado, aumentamos la flota eléctrica, entramos a formar parte del programa Innovabide del Gobierno Vasco y, sobre todo, implantamos un sistema de organización en el almacén que ha permitido ahorrar tiempo y mejorar la calidad de vida de la plantilla.

Este año pensamos seguir mejorando y haciendo buena nuestra filosofía de mejora continua. Queremos que 2020 también sea memorable y ya estamos trabajando en un montón de proyectos. Te los contamos.

Nueva aplicación para nuestra clientela

Lo anunciamos hace tiempo y pronto estará disponible. Dentro de unas semanas nuestra clientela podrá disponer de una herramienta que facilitará hacer los pedidos y llevar al día su seguimiento. Hablamos de la primera app de Patxi Koop para su clientela, que confiamos en poder presentaros en febrero, a más tardar. No tenemos duda de que mejorará muchísima la vida de los clientes que confían en nosotros. ¡Estamos impacientes por presentarla!

Cursos para la gestión de las redes sociales en hostelería

Otra novedad para principios de año. De la misma manera que damos cursos para enseñar a tirar cerveza como un profesional, hemos pensado ofrecer a nuestra clientela formación para que mejoren su gestión de las redes sociales de sus negocios. Internet es una herramienta esencial para cualquier negocio y queremos que los bares, hoteles y restaurantes que confíen en Patxi Koop le saquen todo el partido.

Entrarán nuevos productos en nuestro catálogo

Concretamente, nuevas cervezas. A partir del 1 de enero contaremos con las cervezas que distribuye AB InBev, una de las mayores multinacionales del mundo. Hablamos de marcas de tanto reconocimiento como Corona, Budweiser, Leffe o Franziskaner.

Ya véis que trabajo no nos va a faltar. Además de todo lo que os hemos dicho seguiremos trabajando para ajustar el nuevo flujo de trabajo de nuestra almacén y tendremos novedades que os iremos contando a lo largo del año, aquí mismo, en el blog y en nuestros perfiles de Twitter, Facebook y Linkedin.

No dejes de seguirnos y, ¡muchas gracias por vuestra confianza en Patxi Koop!

Duela astebete kontatu genizunez, 2019a urte bikaina izan da Patxi Koop-entzat: garagardoa banatzeko hotzeko sistema bat ezarri genuen, Estatuan aitzindaria dena; gure flota elektrikoa handitu egin genuen; Eusko Jaurlaritzako Innovabide programako kide bihurtu ginen; eta, batez ere, antolakuntza-sistema bat ezarri genuen biltegian, denbora aurrezteko eta plantillaren bizi-kalitatea hobetzeko aukera eman diguna.

Aurten ere hobetzen jarraitu nahi dugu, etengabeko hobekuntzaren filosofiari eutsita. 2020. urtea ere gogoangarria izatea nahi dugu, eta dagoeneko hainbat proiektutan ari gara lanean. Horien berri emango dizugu orain.

Gure bezeroentzako aplikazio berria

Aspaldian iragarri genuen eta laster egongo da eskuragarri. Zenbait aste barru, eskariak egitea eta haien jarraipena egitea erraztuko dituen tresna bat izango dute eskura gure bezeroek. Patxi Koop-ek bezeroentzat egiten duen lehen appaz ari gara; espero dugu otsailean aurkeztu ahal izatea, beranduen jota. Ez dugu zalantzarik guregan konfiantza duten bezeroen bizitza hobetuko duela. Appa aurkezteko irrikan gaude!

Ostalaritzan sare sozialak kudeatzeko ikastaroak

Beste berritasun bat urte hasierarako: garagardoa profesionalek moduan ateratzen erakusteko ikastaroak ez ezik, beren negozioen sare sozialen kudeaketa hobetzeko prestakuntza ere eskainiko diegu geure bezeroei. Internet funtsezko tresna da edozein negoziorentzat; horregatik, Patxi Koop-engan konfiantza duten taberna, hotel eta jatetxeek etekin guztia ateratzea nahi dugu.

Produktu berriak sartuko dira gure katalogoan

Zehazki, garagardo berriak. Urtarrilaren 1etik aurrera, munduko multinazionalik handienetako batek, AB InBev-ek, banatzen dituen garagardoak eskainiko ditugu. Ospe handiko markak dira, esate baterako Corona, Budweiser, Leffe eta Franziskaner.

Ikusten duzuenez, ez dugu lanik faltako. Eta esandako guztiaz gain, lanean jarraituko dugu geure biltegiko lan-fluxua doitzeko, eta bestelako berrikuntzen berri emango dizuegu urtean zehar hemen, blogean, baita Twitter, Facebook eta Linkedin sare sozialetan ditugun profiletan ere.

Jarraitu gure ondoan, eta eskerrik asko Patxi Koop-engan duzuen konfiantzagatik!