Budweiser, la lager más vendida de América Budweiser, Amerikan gehien saltzen den lager garagardoa

2020-03-15T14:50:52+02:00 15 de marzo de 2020 · 2020/03/15 |
Traducción / Itzulpena

Tal y como os contamos hace un par de semanas, 2020 ha visto crecer la familia de Patxi Koop. Hemos ampliado nuestro catálogo y lo hemos hecho a lo grande, con marcas de cerveza premium internacionales. Gracias al acuerdo entre AB InBev, el mayor fabricante de cervezas del mundo y nuestro socio estratégico, Mahou San Miguel, tenemos marcas como Leffe, Stella Artois, Franziskaner, Corona y, por supuesto, Budweiser, la lager más vendida de América. 

Todo comenzó en Sant-Louis, Mississippi

Se llama igual que una compañera checa, pero la Budweiser de la que queremos hablarte hoy y que ha conquistado el mundo nació en Estados Unidos, donde se ha convertido la reina de las cervezas

Todo comenzó en Sant-Louis, Mississippi, en 1876, cuando Adolphus Busch, hijo de un productor de cerveza alemán, decidió ofrecer a los norteamericanos cervezas de inspiración bohemia, más livianas que las bávaras y muy distintas a las Ales. Su receta, que no ha variado en 140 años, tenía dos características especiales: arroz y doble fermentación

Única en incorporar arroz a su receta 

Al contrario que la mayoría de las cervezas que se fabrican con distintas combinaciones de agua, lúpulo, levadura y malta, la receta de la Budweiser estadounidense incorpora arroz, un ingrediente muy especial que le aporta su característica frescura. Además, Budweiser somete a sus cervezas a un proceso de doble fermentación y reposa luego entre virutas de madera de Haya,un proceso al que llaman “Beechwood Aging”.

No en todos los Estados tiene la misma cantidad de alcohol

¿Quieres saber una curiosidad sobre la Budweiser? Su nivel de graduación alcohólica varía de un Estado a otro de la Unión. En la mayoría del país tiene un 5% de alcohol en volumen y 145 calorías por cada 12 oz, pero en Utah, Minnesota, Kansas y Oklahoma las leyes estatales exigen que la graduación sea menor: 3,2% de alcohol en peso (4% en volumen). Lo contrario de lo que ocurre en Minnesota y Colorado, donde exigen 5,2% de alcohol en la cerveza de venta en los eventos públicos, así como en los supermercados y gasolineras.

Duela bi aste azaldu genizuenez, hazi egin da 2020an Patxi Koopen familia: handitu egin dugu gure katalogoa, eta ez edonola, nazioarteko premium garagardorik onenak ekarri baititugu. AB InBev, munduko garagardo-egilerik handienaren eta gure bazkide estrategikoa den Mahou San Miguelen arteko hitzarmen estrategikoari esker, zenbait marka ezagun merkaturatzen ditugu; besteak beste, Leffe, Stella Artois, Franziskaner, Corona eta, noski, Budweiser, Amerikan gehien saltzen den lager garagardoa. 

Mississippiko Sant-Louisen hasi zen dena

Txekiako garagardo bat bezala deitzen da, baina Estatu Batuetan jaio zen hemen hizpide dugun Budweiser-a, eta garagardoen erregina bihurtu da herrialde hartan. 

1876an hasi zen istorio hau, Mississippiko Sant-Louisen, non garagardo-ekoizle aleman baten semeak, Adolphus Buschek, bohemiar kutsuko garagardoak egiten hastea erabaki baitzuen, Bavariakoak baino arinagoak eta ale garagardoez oso bestelakoak. Edari horren errezeta ez da aldatu 140 urteotan; ezaugarriei dagokienez, bi hauek ditu aipagarrienak: arroza eta hartzidura bikoitza

Arroza duen garagardo bakarra 

Ura, lupulua, legamia eta malta nahastuta egiten dira garagardo gehienak; Amerikako Budweiserren errezetak, berriz, arroza ere badu. Hain zuzen ere, osagai berezi horrek ematen dio freskotasun nabarmen hori. Bestalde, hartzidura bikoitzaz egiten dira Budweiser garagardoak; ondoren, pago-egurraren txirbilen artean edukitzen dira. Beechwood Aging deitzen zaio prozesu horri.

Alkohol-maila desberdinak estatu batzuetatik beste batzuetara

Hona hemen Budweiser garagardoari buruzko bitxikeria bat: alkohol-graduazioa ez da berdina AEBko estatu guztietan. Tokirik gehienetan, % 5ekoa du alkohol-bolumena, eta 145 kaloria ditu 12 ontzako, baina Utah, Minnesota, Kansas eta Oklahomako legeek graduazioa txikiagoa izatea agintzen dute: % 3,2 alkohol, pisuan; bolumenean, % 4. Aldiz, kontrakoa gertatzen da Minnesotan eta Coloradon, non % 5,2ko alkohol-maila izan behar baitu ekitaldi publikoetan, supermerkatuetan eta gasolindegietan saltzen den garagardoak.