Jai bat ez da benetako jaia txosnarik ez badago. Giroa, edariak, musika... Eta jende asko! Horregatik, hona hemen txosna baten kudeaketarekin erotu ez zaitezen egin beharko ez zenituzkeen 5 gauza:
1. Ez inprobisatu txanden kudeaketan
"Ikusiko dugu" formula ez da inoiz ona izan txosnetan. Hasieratik ez badituzu txandak ondo antolatzen, arratsaldeko laurak heldu eta barra hutsik aurkituko duzu... eta barrila beteta. Ondo antolatu nork, noiz eta norekin egingo duen txanda, eta denek jakin dezatela zer eginkizun duten. Zalantzak badituzu, galdetu zure komertzialari, 40 urte daramatzagu eta jaiez jaie ibiltzen!
2. Kontuz alferrik galtzen denarekin
Lehen egunean hiru edalontzi apurtzen dira nahi gabe. Bigarrenean, hogei. Bostgarrenean… hobe ez kontatzea. Edaria, janaria edo materialak alferrik galtzea diru-ihesa da, eta azkenean kutxan eragin handia du. Beraz, garagardo kaineroak ondo erabili, jendea trebatu eta ahal duzunean material berrerabilgarrien aldeko apustua egin.
3. Ez eskatu apokalipsia balitz bezala
Bai, badakigu: "garagardorik gabe geratuko gara" beldurra benetakoa da. Baina eskaerarekin pasatzea garestia izan daiteke, eta gero kargatu egin behar da. Modu literalean, gainera. Kantitateak benetako aurreikuspenaren arabera egitean da gakoa: iazko zifrak, egingo duen eguraldia, asteko eguna…
4. Aurreikusi xehetasun guztiak hasi aurretik
Izotza beharko duzu? Kartelak? Dirua? Edalontziak? Euria egiten badu? Hori guztia ez da konpontzen jai egunean bertan. Antolaketa on bat aste batzuk lehenago hasten da, behar eta arduren zerrenda argi batekin. Inprobisatzea polita da... baina sua itzaltzea ez bazaizu egokitzen, noski.
5. Ez egin ezustekorik egongo ez balira bezala (gertatuko baitira)
Garagardo upel bat apurtzea, ustekabeko ekaitz bat, ordubete lehenago datorren taldea... Ezustekoak planaren parte dira, beraz, onena ia denerako B aukera bat izatea da. Zer egin izotza amaitzen bada? Nork ditu giltzak? Botikin bat dago? Horretarako erantzunak badaude, erdia konponduta daukazu.
Ondo antolatutako txosna futbol talde bat bezalakoa da: jokalariak onak direnean, ulertzen direnean eta aukera guztiak aurreikusita daudenean, irabazi egiten da. PatxiKoop-en badakigu festa bakoitzaren atzean erabaki asko, lan asko eta, batez ere, lankidetza handia dagoela. Zelan laguntzen dizugu kudeaketa horretan? Antolaketa denboraz egiteko, hitzordua itxiko dugu zurekin aldez aurretik. Horrela, 15 egun lehenago, edariari dagokion guztia prest edukiko duzu. Produktua hitzartutako egunean eta orduan eramango eta jasoko dizugu. Eta, hala ere, ustekabeko zerbait gertatzen bada, hor egongo gara ahalik eta azkarren konpontzeko. Zer da zerbitzu eta aholkularitza pertsonalizatu bat edukitzearen abantaila? Bada, ardura askotatik libratzen zarela. Eta hori, festetan, eskertzen da.