Iritzi desberdinak egon daitezke kaña bat botatzeko modurik onena zein den erabakitzeko. Zalantzarik gabe, upelaren kudeaketa on batekin hasten da dena. Zaintzen ez baduzu, nabaritzen da: freskotasuna, aparra eta zaporea galtzen ditu. Eta zuk, dirua gulduku duzu! Hona hemen beti bere puntuan mantentzeko gako batzuk:
- Tenperatura egonkorra
Upela beti fresko mantendu behar da, 3 °C eta 7 °C artean. Tenperatura-aldaketek karbonatazioan eta zaporean eragiten dute. Ez gorde beroa hartzen duen lekuetan edo tenperatura aldaketa bortitzak dauden tokietan. - Posizio zuzenean biltegiratzea
Beti bertikalki. Upela etzanda badago, legamia eta hondarrak mugitzen dira eta garagardoa lainotuta edo zapore desatseginekin atera daiteke. - Argia saihestu
Argiak, batez ere eguzkiaren izpiak, garagardoaren konposatuak aldatzen ditu eta “sabor a luz” (skunky) famatua sortzen du. Leku ilun edo estalpe batean mantendu ezazu. - Ingurune garbia
Upelak gordetzen dituzun tokia garbi, aireztatuta eta usain sendoetatik libre egon behar da (produktu kimikoak, koipea, etab.), zaporea kutsatu ez dadin. - Konexioak eta lineak beti garbi
Ez du zentzurik upela ondo gordetzeak, garagardoaren zirkuitua ez bada aldizka garbitzen. Garagardo zaharren hondarrak edo zikinkeriak zuzenean eragiten dute aroman, aparrean eta zaporean. - Kontsumo-denbora
Behin irekita, upela 3 astetan gehienez kontsumitu beharko litzateke. Denbora pasatu ahala, garagardoak freskotasuna, karbonatazioa eta apar egonkortasuna galtzen ditu.
Azken finean, upela garagardoaren bihotza da. Eta zaintzea da kaña bat ondo edo txarto zerbitzatzearen arteko aldea. Instalatzeko moduari edo mantentze-lanak egiteko moduari buruzko edozein zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan. PatxiKoopen taldean ez ditugu edariak bakarrik banatzen, prestatzen lagunduko dizugu zure negozioari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko!