Garena, zurekin eraiki dugu

10/6/2025

|
Equipo de PatxiKoop trabajando


40 urte. Lau hamarkada hauetan asko aldatu, ikasi eta hobetu egin dugu... baina gauza bat oso argi izan dugu beti: garrantzitsuena ez dira urteak, norekin partekatzen dituzun baizik.

Hasieratik ez dugu edari banatzaileak bakarrik izan nahi. Eta lortu egin dugu. Barra atzean lagunak bihurtu gara, aldaketetan konplizeak, une zailenetan babesteko egon gara eta ospakizunetan harroenak izan gara. Zurekin sortu duguna handiagoa da: gertutasuna, konfiantza eta komunitatea.

Denbora honetan, ostalaritzak nola eboluzionatu duen, gustuak nola aldatu diren eta teknologia gure bizitzan nola sartu den ikusi dugu. Eta bai, gaur egun biltegi digitalizatuak, flota elektrikoa eta kudeaketa errazagoa egiten duten app-a daukagu. Baina honaino ekarri gaituena ez dira makinak, pertsonak baizik. Hor dago gure baliorik handiena, familia hau osatzen duen taldea.

Lau hamarkada eta definitzen gaituzten lau balio

Porque sí, en el fondo, esto es una familia y así es como hacemos las cosas: con cercanía, con compromiso, con la confianza que solo se gana haciendo bien las cosas todos los días y con la tecnología que nos permite hacerlas cada día mejor. 

Izan ere, hau familia bat da, eta etxe honetan horrela egiten ditugu gauzak: hurbiltasunez, konpromisoz, egunero gauzak ondo eginez bakarrik lortzen den konfiantzaz, eta gauzak gero eta hobeto egiteko aukera ematen digun teknologiaz.

Aurrera begira

40 urteak etorkizunera begira ospatzen ditugu: berritzen jarraitzeko gogoz, modu jasangarrian hazteko grinaz, bertakoa errespetatuz eta lagunduz, eta zure egunerokotasuna errazteko helburuarekin. Izan ere, 1985 hartatik zerbait defendatu badugu, elkarrekin urrunago iristen garela da.

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!
Beti gertu egongo garela hitzematen dizugu!

PatxiKoop Familia

Gurekin hitz egin
nahi duzu?

Eman zure datuak eta lehenbailehen deituko dizugu.