Lege Oharra
Patxi SCoop-en web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak.
Baldintza Orokor hauen xedea da Patxi SCoop-en web gunearen erabilera erregulatzea; web gunera sartzeko URL helbidea hau da: patxikoop.eus
Erabilera Baldintza Orokorrak egoteak ez du esan nahi Patxi SCoop-en web gunea osatzen duten ataletara sartzeko beste xedapen edo baldintza batzuk ezin jar daitezkeenik.
1. Erabilera baldintzak onartzea
Erabiltzaileek web guneko Erabilera Baldintza Orokorrak irakurri beharko dituzte.
Patxi SCoop-en web gune hau erabiltzeak unean uneko lege-oharrak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar berekin; ohar eta baldintza horiek aurrerago daude azalduta.
Halaber, gune ofizial honetan eskura dauden zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko zenbait baldintza berezi, ohar edo jarraibide jarraitu beharra gerta daiteke; erabiltzaileek horiek guztiak kontsultatu eta onartu behar dituzte.
Erabilera Baldintza Orokor hauek zein Patxi SCoop-en web-gunean erabiltzailearen esku jartzen diren zerbitzu anitzen Kontrataziorako Baldintza Orokorrak etengabe daude ikusgai Patxi SCoop-en titularitatekoa den https://patxikoop.eus/ webgunean; erabiltzaile orok artxibatu eta inprimatu ditzake eta, beraz, aldez aurretik webgunearen erabilera baldintzen eta zerbitzu anitzak emateko oinarri izango diren kontratazio baldintzen informazioa izan dezake. ERABILTZAILEAK erosten dituen produktuei dagokienez, erosketa egiterako unean edo, nolanahi ere, hogeita lau orduko gehienezko epearen barruan, Patxi SCoop-ek faktura justifikatzailea bidaliko dio KONTRATATZAILEARI, erabiltzaile gisa erregistratzeko bete duen inprimakian harremanetarako bide nagusi gisa eman duen helbide elektronikora, erositako produktuaren edo produktuen deskribapenarekin eta produktuon kostuarekin (zergak banakatuta adieraziz, zergarik aplikatu behar izanez gero).Halaber, KONTRATATZAILEAK, bere eremu pribatuan, eskuragarri izango ditu honako Baldintza Orokorrak zein Kontrataziorako Baldintza Orokorrak; baita kontratatuta dauzkan zerbitzu zehatzei buruzko xehetasunak eta horien indarraldia ere, ordainketak egiaztatzen dituzten fakturekin batera. Baldintza Orokor hauen edo Kontrataziorako Baldintza Orokorren edozein aldaketa egingo balitz, argi eta garbi erakutsiko litzateke Patxi SCoop-en web-gunean, eskuratzeko erraza den leku batean. Aurrez adierazitako dokumentazio guztia inprimatu eta artxibatu egin ahal izango du KONTRATATZAILEAK eta edozein unetan eskatu ahal izango du posta elektroniko bidez, harremanetarako inprimakia erabiliz.
2. Informazio orokorra
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen gaineko uztailaren11ko 34/2002 Legeari jarraiki, jakinarazi behar da https://patxikoop.eus/ web gunea Patxi SCoop-ek sortu duela, hura dela gunearen jabea eta arduratzen dela mantentze-lanaz. Patxi S.Coop entitatearen eskritura publikoa 208. orrialdeko inskripzioan erregistratu da, kooperatiben elkarteen inskripzio liburuen 1. liburukian, Euskadiko kooperatiben erregistroan. 95.0.026 zenbakidun matrikula gisa, hitzarmena eta sinadura (Vitoria-Gasteiz 1995eko apirilaren 25ean).
PATXI SCOOP
Neimber poligonoa, Etxezarre 4
48160 Derio
Tel.: +34 944 522 587
e-mail: info@patxikoop.eus
3. Nola erosi
patxikoop.eus web-gunean erostea oso erraza da. Hurrengo pausoak jarraitu behar dituzu:
- Aukeratu erosi nahi duzun produktua.
- Ikusi interesatzen zaizun produktua. Klik baten bidez argazki handiagoa duen orri batera joango zara; Produktu batzuek hainbat argazki dituzte. Gainera, bere deskribapena, osaera, erreferentzia eta prezioa ikusiko dituzu
- Aukeratu produktua, unitate kopurua eta saskira gehitu.
- Erosten jarraitu nahi baduzu, errepikatu prozesua. Eskaera egin nahi baduzu, sakatu “erosketa burutu” botoia erosketa prozesua abiarazteko.
- Sartu eskatutako informazio guztia; bidalketa helbidea, fakturazio datuak eta ziurtatu zuzen daudela.
- Aukeratu ordainketa-metodoa: Visa edo MasterCard.
- Egiaztatu eskaera eta, ordainketa egin.
- Zure eskaera berresten duen mezu elektroniko bat jasoko duzu.
Zein herrialdetatik erosi dezakezu?
Une honetan Europako Komunitatean erosi daiteke, soilik.
Agortuta dauden produktuak berriz jarriko dituzue?
Elementu bat agortuta badago, ahalik eta azkarren jarriko dugu berriz.
Argazkian ikusten dudan produktu bera jasoko dut?
Bai.
Patxi SCoop-en azken berriak eta eskaintza bereziekin nere emailean informazioa jasotzeko aukerarik badago?
«Buletina» inprimakia betez, Patxi SCoop-en azken berriei buruzko informazioa jasoko duzu.
“Newsletter”-a jasotzeari utzi dezaket?
«Buletina» jasotzen duzunean, harpidetza bertan behera utzi dezakezu. Egin klik «harpidetza ezeztatu» estekan eta jarraitu adierazitako pausoak. Oso erraza da.
Nola ziurtatu dezaket nire erosketa behar bezala egin dudala?
Zure eskaera egin ondoren, berrespen-mezu bat jasoko duzu. Ez baduzu jaso, jarri harremanetan Patxi SCoop-ekin.
Nire eskaeratik produktuak ezabatu ditzaket?
Bai. Erosketa saskitik egin dezakezu, baldin eta, eskaera prozesua bukatu gabe baldin badago.
Eskaera ezeztatu daiteke?
Bai, zure eskaera bertan behera uzteko, jarri harremanetan Patxi SCoop-ekin.
Zer egin behar dut produktu bat egoera txarrean heltzen bada?
Salbuespenez, akatsen bat duen elementu bat jasotzen baduzu, jarri harremanetan Patxi SCoop-ekin.
Zer egin behar dut eskaera oker heldu bazait?
Akatsen bat izanez gero edo eskatu ez duzun produktu bat jasotzen baduzu, jarri harremanetan Patxi SCoop-ekin.
3.1. Ordaintzeko moduak
Nola ordaindu dezaket nire eskaera?
Ordainketa modu hauek eskaintzen ditugu: Visa eta MasterCard.
Zein izan daiteke nire kreditu txartela baztertzeko arrazoia?
- Txartela iraungita izan dezakezu. Egiaztatu txartelaren iraungitze data.
- Txartelaren muga gainditu ez duzula begiratu.
- Baliteke, datu batzuk oker sartu izana. Egiaztatu beharrezkoak diren eremu guztiak behar bezala bete dituzula.
Nire kreditu txartela Patxi SCoop-en erabiltzea segurua al da?
Datuak enkriptatutako formatuan transmititzen dira (SSL). Ordainketa-sistema Redsys-en bitartez egingo da.
3.2. Bidalketak eta itzultzeak
3.2.1. Bidalketak
Non jaso dezaket eskaera?
Zuk aukeratutako helbidean jaso dezakezu (etxean, lanean, etab).
Eskaera egiten dudan herrialdea eta jasoko dudan herrialdea ezberdinak izan daitezke?
Eskaera herrialdea Europako Komunitatea izango da beti.
Noiz jasoko dut nire eskaera?
Entrega-epea CORREOS EXPRESS garraio enpresak ezarriko du. Larunbatak, igandeak eta jaie-gunak ez dira kontatzen.
Zenbatekoa da bidalketa gastua?
Bidalketa gastuak CORREOS EXPRESS garraio enpresak ezarriko ditu.
Nola jakin dezaket nire eskaera non dagoen?
Zure eskaera ezagutzeko, jarri harremanetan gure Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin Patxi SCoop-en telefono zenbakian.
Nola da entrega prozesua?
Zure eskaera biltegitik ateratzera doanean email bat bidaliko dizugu eta mezularia zurekin harremanetan jarriko da entregaren berri emateko (CORREOS EXPRESS garraio enpresak kudeatuko du).
3.2.2. Itzultzeak
Nola itzuli behar dut produktu bat?
Itzuli behar dituzun produktuak zure helbidean jasotzeko, idatz iezaguzu helbide honetara (info@patxikoop.eus): eskaeraren zenbakia zehaztu (eskaera berrespenaren email-ean aurkituko duzu), produktuak jasotzeko helbide bat zehaztu ere, eta azkenik, itzuli nahi dituzun elementuen xehetasunak aipatu.
Datuak egiaztatu ondoren, mezulari bat bidaliko dugu hurrengo orduetan. Mezularia zurekin harremanetan jarriko da.
Zein da itzulketa bat egiteko epea?
Itzulketarako, hamalau eguneko epea duzu eskaera jasotzen duzun egunetik hasita.
Itzulketa bat egiteagatik zerbait ordaindu behar dut?
Itzulketarako arrazoiaren erruduna Patxikoop baldin bada, gastuak dohainekoak dira. Bestela, eskaera egin duen erabiltzailearen ardura izango da gastu hauei aurre egitea.
Nola jasoko dut itzulketaren zenbatekoa?
Itzulketa egiterakoan, erosketa burutu zenuen modu berean jasoko duzu ordainketa.
Noiz jasoko dut itzulketaren zenbatekoa?
Itzulketa onartu ondoren (produktuak baldintza egokietan egon behar dute eta barne-etiketa izan behar dute) berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu egun batzuetara, zenbatekoa zure kontuan ordainduko zaizula adieraziz. Gogoan izan kreditu txartelean itzulketaren zenbatekoa jasotzeko, zure bankuaren araberakoa izango dela.
Zer egin dezaket nire itzulketen zenbatekoa okerra bada?
Jar zaitez gurekin harremanetan 944 522 587 zenbakian. Ahalik eta azkarren konponduko dugu arazoa.
Epez kanpo egindako itzulketak ez dira onartuko. Produktu guztiak jasotako egoera berdinean itzuliko dira.
4. Sarrera eta erabilera baldintzak
4.1. Sartzea doan da
Patxi Scoop-en web gune ofiziala erabiltzea doakoa da. Dena den, gerta daiteke web gunean eskaintzen diren edo etorkizunean eskainiko diren zerbitzu batzuk ordaindu behar izatea; hala bada, behar den moduan jakinaraziko da.
4.2. Erabiltzailea erregistratzea
Oro har, web gunean sartzeko eta web gunea erabiltzeko ez da izena eman behar, ez da erregistratu behar.
Hala ere, salbuespenak daude: zerbitzu batzuetara sartzeko erabiltzaileek Patxi Scoop-en datu-basean izena eman behar dute. Kasu horietan, Patxi Scoop-en web guneko erabiltzaileek ematen dizkieten datu pertsonalak Erabilera Baldintza Orokor hauetako 7. klausulan zehaztu bezala tratatuko dira.
Erabiltzaileak sarbide-gakoak (erabiltzaile-izena eta pasahitza) betekizun hauei jarraiki erabiliko ditu:
Erabiltzaileak aukeratutako pasahitzak ez ditu hirugarrenen ohorea eta irudia kaltetuko eta ez ditu hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialerako eskubideak urratuko.
Sarbide-gakoak titularrak bakarrik erabiltzeko dira; gako horiek zaintzea, gordetzea eta behar bezala erabiltzea titularraren ardura da.
Erabiltzailearen pasahitza beste norbaitek erabiltzen badu, erabiltzaileak jakinda edo jakin gabe, eta horrek hirugarrenei edo erabiltzaileari berari kalteak eragiten badizkio, Patxi SCoop ez da kalte horien erantzule izango.
Patxi SCoop erabiltzailearen pasahitza beste inori ez erakusteko konpromisoa dauka, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.
4.3. Sartzeko eta erabiltzeko murrizketak
Patxi SCoop web gunea erabili behar da Baldintza Orokor hauek eta aplika daitekeen legezko beste edozein xedapen beteta.
Patxi SCoop erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituztenei web gunean sartzea debekatzeko eskubidea dauka.
5. Jabetza industriala eta intelektuala
5.1. Jabetza industriala
”Patxi SCoop” izena eta web gunean agertzen diren bestelako bereizgarriak Patxi Scoop-enak bakarrik dira; erakundeak, gainera, erregistratuta dauzka. Horien titular delako, Markei buruzko abenduaren 17ko 17/2001 Legearen 34. artikuluaren eta aplika daitezkeen beste arau nazional batzuen arabera, bereizgarri horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dauka. Beraz, baimenik ez duten hirugarrenek erabiltzea debekatua dute.
Web gunean, beste titularren bat duten bereizgarriak legezko jabeen baimenarekin jartzen dira; betiere, helburu komertzialik gabe eta eskubide esklusiboak errespetatuta.
5.2. Domeinu-izenak
Aurreko atalaren ildo berean, “patxikoop.eus” domeinu-izena eta web gunean sartzeko erabiltzen diren guztien titular esklusiboa Patxi SCoop da. Domeinu-izen horiek trafiko ekonomikoan bidegabe erabiltzea erregistrotik eratorritako eskubideak urratzea da eta urratze hori Legeak aurreikusitako neurriekin jazarriko da.
5.3. Egile-eskubideak
Edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, grabazioak, ordenagailu-programak, iturri-kodeak eta, oro har, web gunean agertzen diren sorkuntza intelektual guztiak eta gunea bera, multimedia artelan gisa, egile-eskubideak babestuta daude, jabetza intelektualaren gaineko araudiak medio.
Erabiltzaileak Patxi Scoop-en baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusiboa dutenak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.
Beste edozertarako erabiltzeko, Patxi Scoop-ek baimen zehatza eman behar du, idatziz.
5.4. Ekintzen erreserba
Web guneko erabiltzaileak aipatu eskubideak errespetatzeko eta eskubide horiek kaltetu ditzaketen ekintzak ez burutzeko konpromisoa dauka.
Orain arte esandakoaren ildoan, web guneari lotutako Patxi Scoop-en jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak baimenik gabe erabiltzen badira edo aipatu eskubideen jabetza eta titulartasuna urratzen bada, ekintza hori estatuko eta nazioarteko legeek ezarritako neurriekin jazarriko da.
Alde horretatik, Patxi SCoop -ek espresuki gordetzen du beretzat jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak babesten dituzten ekintza zibilak eta penalak burutzeko eskubidea.
6. Estekak
Patxi Scoop-en web gunean web orrialde independenteetarako estekak daude. Esteka horien xedea da kulturarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten interneteko beste informazio-iturri batzuetarako sarbidea erraztea; web orrialde horien egileen jabetza intelektualeko eskubideak, betiere, errespetatu egiten dira.
Halaber, Patxi Scoop-en web gunera sartzeko estekek Baldintza Orokor hauetan aipatu Patxi Scoopen jabetza intelektual edota industrialeko eskubideak errespetatu behar dituzte.
7. Erantzukizun salbuespenak
7.1. Edukiak
7.1.1. Informazioa
https://patxikoop.eus web gunean agertzen den informazioa, propioa eta hirugarrenena, “jaso bezala” jartzen da; informazioa zehatza eta eguneratua dela ez da bermatzen. Beraz, Patxi SCoop ez da informazio hori erabiltzeak sor ditzakeen kalteen erantzule.
Halaber, Patxi SCoop ez da hornitzaileek, erabiltzaileek eta hirugarrenek emandako edukiaren zilegitasunaren erantzule.
Edozein modutan, Patxi Scoop-ek arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean zilegi ez diren edukiak ager ez daitezen eta, horrelako edukiren bat agertzen bada, kentzeko edo ikusten ez uzteko.
7.1.2. Akatsak
Aurreko paragrafoan esandakoari lotuta, argitaratutako dokumentuek nahigabeko huts teknikoak edo akats tipografikoak izan ditzakete, eta Patxi SCoop ez da horien erantzule; dena den huts eta akats horien berri izan bezain laster konpontzeko konpromisoa dauka.
7.1.3. Hiperestekak
Web guneko estekak medio (publizitatea izan dezakete ala ez), erabiltzaileak Patxi Scoop-en web gunea uzteko aukera ematen du. Esteka duten guneak ez daude Patxi Scoop-eri lotuta, salbu kontrakoa esaten bada. Gauzak horrela, Patxi SCoop ez da esteka horiek medio eskuratzen den edukien erantzule, ezta eduki horien aldaketen, erabileraren eta eskuragarritasun teknikoaren erantzule ere.
Edozein modutan, Patxi Scoop-en web gunean legez kanpo dauden, legez kanpoko jarduerak sustatzen dituzten eta, oro har, askatasun- eta duintasun-printzipioak edo Espainiako Konstituzioak eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak aitortutako balio eta eskubideak urratzen dituzte edukietarako estekarik egon ez dadin ahal duena egiteko konpromisoa dauka.
Hala, Patxi Scoop-ek arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean legez kanpoko edukiren bat agertzen bada, berehala kentzeko.
7.1.4. Eztabaida-foroak eta hizketaldiak
Patxi SCoop ez da web guneko foro iraunkorretan eta noizbehinkako hizketaldietan adierazten diren iritzien erantzule. Edozein modutan, Patxi Scoop-en asmoa da mekanismo horiek behar bezala erabiltzea, jendearen duintasuna eta Espainiako Konstituzioak aitortzen duen adierazpen-askatasuna errespetatuz.
7.1.5. Edukien aldaketa
Web guneko informazioa, aurkezpena eta zerbitzuak aldizka edo noizbehinka aldatu egin daitezke; Patxi Scoop-ek hori egiteko askatasun osoa dauka eta ez die erabiltzaileei jakinarazi behar.
7.2. Web gunearen funtzionamendua
7.2.1. Pribatutasuna
Patxi Scoop-ek ez du erabateko pribatutasuna bermatzen web gunean; izan ere, baimenik gabeko hirugarren batzuek web-gunearen erabileraren berri izan dezakete.
7.2.2. Birusak
Patxi SCoop ez da informatika-birusek eragin ditzaketen kalteen erantzule; birusik eza ez dago bermatua.
7.2.3. Huts teknikoak
Gunea gaizki badabil, Patxi SCoop ez da horren erantzule; baldin eta gaizki badabil ezbeharren bat gertatu bada, ezinbesteko kasuren bat izan bada, premiazko mantentze-lanak egiten ari badira edo Patxi Scoop-i ez dagokion zerbait gertatu bada.
7.2.4. Cookie-ak
Patxi Scoop-ek erabiltzaileei jakinarazten die sistemetan cookieak izan ditzaketela. Cookieak web zerbitzariek nabigazio-programetara bidaltzen dituzten argibideak medio sortzen diren informazio-artxibo txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio jakin batean gordetzen dira. Cookiek ezin dute erabiltzailea identifikatu, baina erabiltzailearen IPa izan dezakete.
Dena den, nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea eta erabiltzaileak ordenagailuan cookieak sartzen ez uzteko aukera dauka.
7.2.5. Proxy-Cachea
Patxi Scoop-ek erabiltzaileei jakinarazten die “proxy-cachea” delako zerbitzua izan dezaketela inplementatuta; zerbitzu horren helburua da web orriak eta ftp artxiboak biltegiratzea, sarearen errendimendua hobetzeko, eta sare korporatiboarentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzea. IP bakoitzak eskatutako URL helbideak bakarrik dituzten zerbitzu horretako erregistro-fitxategi edo “log” direlakoak aldizka kendu egingo dira, Segurtasun Informatikoko Araudiak zehaztutako periodikotasunaren arabera. Patxi Scoop-ek datu horiek ez ditu emango, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.
8. Datu personalak babesteko politika
Erabiltzaile bezala, PATXI SCOOP-ek buletin elektronikoan zein beste argitalpen batzuetan izena emateko aukera ematen dizu. Baita gurekin inprimaki baten bidez harremanetan jartzeko aukera ere. Edozein modutan, PATXI SCOOPek ematen dizkiguzun datu pertsonalak zeuk erabakitako helburuarekin bakarrik erabiliko ditugu eta ez ditugu hirugarrenekin konpartituko ez bada berariaz horretarako baimena eman diguzulako.
Datu horiek aldatzeko, horietara sartzeko, ezeztatzeko edo beste edozertarako, idatziz zuzendu beharko duzu helbide honetara:
PATXI SCOOP
Neimber poligonoa, Etxezarre 4
48160 Derio
Tel.: +34 944 522 587
e-mail: info@patxikoop.eus
Erabiltzaileentzako informazioa
PATXI SCOOP izango da erabiltzailearen datu pertsonal guztien arduraduna eta datu horiek Europako Batasunak 2016ko apirilaren 27an emandako 2016/679 Araudiaren arabera tratatuko ditu. Araudi horrek pertsona fisikoak babesten ditu, datu pertsonalen tratamenduaren alorrean eta datu horien zirkulazio askea arautzen du. Besteak beste honako hau esaten du datuen trataeraren helburuari dagokionez:
Datuen helburua: Erabiltzailearekin harreman informatiboa edo komertziala izatea. Honako hauek dira aurreikusten diren eragiketak:
- Webgunearen albiste buletina bidaltzea.
- Analisi estatistikoak egitea.
- Erabiltzailearen esku jartzen diren harremanetarako bideetatik enkarguak eta era guztietako eskaerak bideratzea.
- Mezu komertzialak igortzea, emailez, fax bidez, SMS bidez, MMS bidez, komunitate sozialen bidez edo bestelako bide elektroniko edo fisikoen bidez, egungoak edo etorkizunean egon daitezkeenak. Komunikazio hauek PATXI SCOOP-ek egingo ditu eta bere produktuekin eta zerbitzuekin harremana izango dute edo bere kolaboratzaile edo hornitzaileekin, horretarako haiekin sustapen akordiorik erdietsi bada. Kasu horretan, hirugarren horiek inoiz ez dute datu pertsonaletara sarbiderik izango, ez bada aldez aurretik erabiltzailearen eta PATXI SCOOP-en artean horretarako akordiorik lortu.
Datuak gordetzeko irizpideak: datuak gordeko dira harik eta bi aldeen artean horretarako interesa badago. Hasieran jarritako helburuarentzako beharrezkoak ez direnean ezabatu egingo dira, beharrezko segurtasun neurriak jarraituta, berriz erabiltzen ez daitezen eta benetan ezabatu daitezen bermatzeko.
Datuen komunikazioa: Ez zaizkie hirugarrenei datuak emango, baldin eta ez badago horretarako legezko obligaziorik edo erabiltzailearen eta PATXI SCOOP-en arteko akordiorik.
Erabiltzailearen eskubideak:
- Edozein momentutan emandako baimena kentzeko eskubidea.
- Bere datuetara sartzeko eskubidea, datuak aldatzeko, eramateko eta ezabatzeko eskubidea, baita haien erabilera mugatzeko eskubidea ere.
- Datuen kontrolerako agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea, baldin eta datuen trataerak ez badu legea betetzen.
Eskubide horiek egikaritzeko helbide honetara jo beharko da:
PATXI SCOOP
Neimber poligonoa, Etxezarre 4
48160 Derio
Tel.: +34 944 522 587
e-mail: info@patxikoop.eus
Erabiltzaileak emandako informazioaren izaera, beharrezkoa edo hautazkoa:
Horretarako dagozkien kutxatilak erabiltzen dituztenean eta datuak webguneko harrementarako edo deskargetarako inprimakietan idazten dituztenean (*) sinboloa duten lekuetan, erabiltzaileek onartu egiten dute modu librean eta argian, haien datuak beharrezkoak direla egin duten eskakizuna bideratzeko eta inprimakian ageri diren beste datu guztiak ere borondatez jarzen dituztela. Erabiltzaileak bermatu egiten dio PATXI SCOOP kooperatibari datu horiek egiazkorrak direla eta aldatu nahi baditu berari dagokio edozein aldaketa eskatzea.
PATXI SCOOPek adierazi eta bermatu egiten ditu erabiltzaileen datu pertsonalak ez dizkiela hirugarrenei emango eta halakorik egin nahi duenean, espreski eskatuko diela baimena erabiltzaileei, zalantzarik gabe eta borondate osoz eman dezaten, hala nahi badute. Erabiltzaileak eskatu zaizkion datu guztiak ematen ez baditu, ezingo da bermatu ematen zaizkion zerbitzuak eta informazioa bere beharretara erabat egokituta egongo direla.
Segurtasun neurriak
Indarrean dagoen legeak dioenaren arabera, PATXI SCOOPek Datuen Babeserako Legediaren arau guztiak betetzen ditu. Bai datu pertsonalen trataera orokorrari buruz legeak esaten duena, baita ere 5. artikuluan espreski adierazten duena ere. Horrek esan nahi du erabiltzaileen datuak zilegitasunez erabiltzen direla, leialtasunez eta gardentasunez. Eta datu horien helburuei dagokienez, erabiltzailearen intereserako egokiak izan daitezkeen moduan erabiltzen direla eta horretarako bakarrik baino ez, gainera.
PATXI SCOOPek bermatu egiten du Datuen Babeserako Legeak ezarritako segurtasun neurriak betetzeko eta bete arazteko beharrezkoak diren neurri teknikoak hartu dituela eta antolakuntza arlokoak ere bai. Beti ere, erabiltzaileen eskubideak eta askatasunak bermatzeko helburua mantendu duela eta erabiltzaileei informazio egokia eman diela.
Ezarri daitekeen legea eta legearen eskumena
Gerta daitezkeen eztabaidak konpontzeko edo webgune honi eta bere jardunari buruzko arazoak konpontzeko, Espainiako Estatuan indarrean dagoen legea erabiliko da. Lege hori da bi aldeek onartzen dutena eta gerta daitekeen edozein arazo epaibidean konpondu beharko balitz epaitegirik hurbilenera joko da, kasu honetan, BIZKAIAN, DERION dagoenera..
9. Amaiera
Web gunearen iraupena mugagabea da, baina Patxi Scoop-ek zerbitzu batzuk edo denak eteteko edo bukatzeko eskubidea dauka; erabaki horren berri, gainera, ez die erabiltzaileei aurretik jakinarazi behar.
10. Aplika daitezkeen legeak eta jurisdikzioa
Erabilera Baldintza Orokor hauek Espainiako legeek zuzentzen dituzte.
Patxi Scoop-en web guneak eztabaidarik eragiten badu, eztabaida hori Espainiako jurisdikzioan bideratuko da. Alderdiek Bilboko Epaitegi eta Auzitegiei eta haien nagusiei men egin beharko die; gainera, foruei uko egingo diete, espresuki, foruak badituzte eta aipatutakoen desberdinak badira, noski.