
Banaketa hasiera besterik ez zen izan
Lehengo egunetik argi izan genuen hau ez zela soilik banaketa prozesu bat, askoz gehiago izan behar zela: behar denean hor egotea, arazoak konpontzea eta ahal den guztian laguntzea dena ondo atera dadin. 40 urte daramatzagu hau egiten. Beti prest, beti gertu.
Azken finean, kooperatiba bat gara, eta horrek ondo azaltzen du zer garen eta nola egiten ditugun gauzak: oinak gure lurrean eta burua guztion etorkizunari begira. Taldearen ongizatea beti aurretik izanik.
Gure filosofia izan da honaino ekarri gaituena, Patxi, duela 40 urte, gaseosa banatzen hasi zenetik. Gaur, lau hamarkada geroago, Bizkaiko erreferente gara jatorriko izaera galdu gabe.
Hasieratik egon zirenekin jarraitzen dugu, baina begirada berriak batuz. Zertarako? Betiko esperientzia, ideia freskoekin konbinatzeko. Hori da familia baten funtsa: belaunaldi bakoitzak ezinbestekoa den ekarpena egiten duela.
Norabidea galdu gabe bilakatzen goaz
Entrega azkar eta eraginkorrak egiten ditugula? Bai. Gure produktuen katalogoa bikaina dela? Noski. Gure salmenta eta banaketa taldeak zerbait berezia duela? Hori diote guztiek, bai.
Egiten dugun guztia sinesten dugunaren ondorio da:
Gertutasuna
lehenengoa da beti
Betidanik izan gara familia bat, eta hori islatu egiten da bezeroekin daukagun harremanetan, konfiantzan eta laguntzeko moduan.
Ardura
maila guztietan
Bezero bakoitzarekiko, produktuekiko, zerbitzuarekiko, ingurumenarekiko eta guztiontzako etorkizun jasangarriago bat lortzearen alde.
Berrikuntza
etengabeko hobekuntza
Teknologia onena erabiltzen dugu banaketa eredua azkarragoa, errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
Oso hemengoa,
baina txapelik gabe
Berrikuntza eta teknologiari lehentasuna emateak gure lana hobeto egiten laguntzen digu: modu eraginkorragoan antolatzen, gure inpaktua murrizten…
Hori baita gakoa, poliki-poliki, egunero hobetzen joatea.
Talde bat izatetik harago goaz
Katalogoetan inoiz agertzen ez den eta dena aldatzen duen zerbait dago: taldeak daukan jarrera eta trebetasuna. Daukagun esperientziarekin eta prestakuntzarekin, ezin gara konformatu zure negozioa hornitzearekin bakarrik.
Nolakoa zaren ezagutu nahi dugu, zure eskaerak entzun, behar dituzun aholkuak eman eta ahal dugun guztian lagundu zure negozioa ondo joan dadin. Talde honetan inoiz agortzen ez den zeozer daukagu: dena ondo joan dadin laguntzeko gogoa.